MANTENTZE-LANAK
Gure profesional-talde kualifikatuarekin batera, Antedin eraikinak zaindu eta mantentzen ahalegintzen gara, denbora joan ahala berez izaten duten narriadura prebenituz, haien espazioak eta egiturak aztertuz, hobetuz, garbituz eta lehengoratuz. Mantentze-lanen barruan, lanak egiten ditugu terrazan, lorategietan, erretenak garbitzen, etab.
BARNE ERABERRITZEAK
Izan liteke etxebizitza bat, trasteleku bat, garaje bat edo lokal bat ere, guk lan-mota oro egiten dugu, espazioen baldintza estetikoak eta erosotasuna hobetzeko. Izan liteke akaberako jarduketa txiki bat, banaketa aldatzeko obrak bat edo instalazioak eguneratzeko obra bat, Antedin era guztietako lanak egiteko profesionalak dauzkazu.
FATXADAK BIRGAITZEA
Antedi Eraikuntzak enpresan fatxadak birgaitzen adituak gara, bai lan zehatzak egin behar direnean, bai osotasunean esku hartu behar denean, bai inguratzaile termikoa hobetu behar denean. Eraikuntzako hainbat profesionalekin lan egiten dugu, eta etengabe eguneratzen gara merkatuko aurrerapenekin. Horri esker, produktu onenak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei, eta aholkularitza ere eskaintzen diegu.
ESTALKIAK BIRGAITZEA
Antedin, esperientzia handia dugu estalkiak eraberritzen, direla ohiko teilatuak, direla estalki lauak, eta hori funtsezkoa da, eta kontuan hartu beharra dago edozein eraikin-motatan. Profesional espezializatuekin lan egiten dugu, gure bezeroek izan ditzaketen beharrei erantzun ahal izateko (itogin-konponketa puntualak, iragazgaizte asfaltikoak, teilatu-konponketak, hobekuntza energetikoak, etab.) beti gure langileen segurtasuna zainduz eta emaitzari dagokionez bermeak eskainiz.